XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Denbora haietan ere, elizari josia den
1993. urtean,
Prentsa politiko bat ere badago (
Garai berean, haur prentsa arloan, osoki euskaraz publikatuko den
Nahiz Euskal Herri osoko haurrei zuzenduak izan, arazo ekonomikoek gaina harturik, bi aldizkari horien agerpena gelditua izan da 1998. urtearen hasieran.
Euskarazko irratigintzaren munduan, errealitate aipagarri bat osatzen dute Ipar Euskal Herriko irrati euskaldunek.
Frantzia Estatuan, irratigintza librearen lege berria atera bezain laster, 1980ko hamarkadaren hasieran sortu ziren Gure Irratia (Lapurdin: Baionan), Irulegi Irratia (Baxe-Nafarroan: Donibane Garazin) eta Xiberoko Botza (Xiberoan: Maulen).
Gure Irratiak euskaraz soilik emititzen du (berrikitan gaskoinez egiten den emankizun bat zabaltzen hasi da, beste bi irratiek frantsesari leku zerbait uzten diotelarik).
Lantalde txikiko egiturak dira,
Hamabost urtez gora-behera asko ezaguturik, bizirik diraute eta berrikitan elkarlan prozesu baikor batean sartuak dira, astero 7 orduko programa komuna bideratuz eta albistegi gehienak elkarren artean landuz (lan bildu horren kudeatzeko, Euskal Irratiak deitu batasun bat eraiki dute).
Euskadi Irratia ere entzuten da Iparraldeko gune batzuetan, bereziki kostaldean (Hegoaldeko irrati publikoak egitura gutien bat finkatua du Iparraldean).
Ipar Euskal Herriko telebista munduak zerbait aldaketa ezagutuko du 1993. urtetik aurrera.